Lekunberriko Historia

Mugako herria, bere baitan jauregia eta defentsa dorrea zituenak. Gaztelar, gipuzkoar eta frantsesen eraso amaigabeek idatzi dituzte herriaren historiaren orri kopuru gehiena. 

Badirudi “Lekunberri” izenak gertakari historiko beliko batean duela bere jatorria, izan ere, “leku berria” behin eta berriz suntsitua izan da, berriro berreraikitzeko. 1430an gertatu zen lehen sute destruktorea, dagoeneko, gotorlekuaren existentzia frogatua dagoen garaian. 

Aduana funtzioa betetzearen izaera oso urrutitik dator, gutxienez XIII. mendetik. Nafarroako Erreinuaren ondoko lekuetako merkatarien zergak biltzen ziren. Iruñeatik Gipuzkoarako bide Erreala ere bere baitan zegoen eta honek, gainean, Kate bat jarria zuen XVIII mendean, non Tolosa eta Iruñeako postariek posta banatzen zuten.

1792. urteko txosten baten arabera, Aldundiak Iruñetik Gipuzkoaraino zihoan zortzi legoa baino gehiago bide hori proiektatzea erabaki zuen, zoladura irmoko 24 oin gaztelauko zabalera batez, eta oin bat eta laurdeneko lodiera zuen harlanduzko ohantze batek osatua, galtzada lakarra modukoa eratuz, hori guztia harri-koskor sendo eta txikiz estalia, mugarriz eta izkinarriz hornitua.

XIX mendean, herriak bi denda, bi ostatu, taberna, mutil eskola eta neska eskola eta herriak mantendutako parrokia-elizako abadea zituen. Horretaz gain, bi errotarriko errota martxan zegoen. 20. hamarkadan, irina, txokolate eta gatz fabrikak zeuden, zerrategi eta komentuaz gain.

Bitxikeriak

Lekunberriko erdigunean dago Ayestaran hotela, zeinetatik pertsona ospetsu ugari pasatu diren, bai Victoria erreginaren garaian, Donostiak jasaten ari zuen gorenaldiak erakarrita, bai geroko garaietan, ia beti San Ferminetan, Iruñarekiko gertutasunagatik eta bere paisaia ederrengatik. Aipatzekoa da hotelean Hemingway bezalako famadun pertsonek lo egin dutela.