Hezkuntza

0-3 urte bitarteko Lekunberriko Haur Eskola

Haurtzaroaren balioa gure umeen inozentzian eta freskotasunean dago, dudarik gabe. Haur Eskola bezala, gure helburu nagusietako bat da umeen garapen emozional eta ikertzailea gurasoekin konpartitzea, eta horretarako, gurekin dauden bitartean, behar duten maitasuna ematen diegu beti.

 

lekunberrikohaur_eskola@yahoo.es
948 60 47 86
Errotaldea,
31870 Lekunberri.

IBARBERRI Ikastetxe Publikoa

Ikastetxean, hezkuntza emozionalari eta baloreen sustapenari garrantzi handia ematen diegu, familiei bere gazteak osotasunean eta askatasunean hezten laguntzeko. Horregatik, hainbat proiektu gauzatzen ditugu gure ikasleen hezkuntza intelektual eta pertsonala pizteko:

  • Ikasleen arteko literatura tertuliak
  • Talde interaktiboak
  • Bizikidetza
  • Baterako hezkuntza
  • Birziklatzea

www.ibarberrieskola.educacion.navarra.es
cplekumb@educacion.navarra.es
948 50 42 10
Errotaldea 32 ,
31870 Lekunberri.

ARALAR Musika Eskola

Irakaskuntzako Udal Zentro bat da, udal desberdinek babestua, eta musika-heziketa praktikoa eskaintzen duena adin guztietako zaletuei zuzendua, baina baita ikasketa profesionaletarako orientabide batzuk ere, gaitasun eta zaletasun berezia erakusten dutenentzako.

Egun, 19 irakasle ari dira eginkizun hauetan, betiere helburu garbi baten bila: musikaren bitartez heziketa eskaintzea.

Aralar Udal Musika Eskolak Nafarroaren iparraldeko errealitate geografikoaren arabera egokitutako eredu bat du oinarri, bertako banaketa geografikoa eta orografikoa oso berezia delako. Horrela, eskolaren egoitza, gauza guztiak prestatzeko eta antolatzeko erabiltzen dena, Lekunberrin aurkitzen da eta irakasleak ibiltzen dira herriz herri pedagogia-plan berbera eskainiz herri desberdinetako biztanleei (Araitz, Betelu, Basaburua, Goizueta, Larraun, Leitza, Lekunberri eta Ultzama).

 

www.aralar.org · info@aralar.org · 948 50 44 89
Alde Zaharra 33, 31870 Lekunberri.