Kirola

Udal balio handia

Antzinako zibilizazioetatik gaur arte, kirola oso ondo kontsideratutako ekintza izan da. Erromatar Inperioan adibidez, “Mens sana in corpore sano” errefraua zeukaten.

Lenkuberrirentzat, kirola osasunerako eta norberaren errealizaziorako bide oso aproposa da, eta horregatik bertako biztanle eta baita bisitarientzako hainbay instalazio aurkitu ditzakegu herrian barrena.

Udaletik, kirola sustatu nahi dugu gure instalazioekin. Hauen artean, igerileku klimatizatua dago, uretatik kanpo bizi ezin diren horietzat. Bestetik, makina berrienekin ekipatutako gimnasioa daukagu, bezeroari esperientzia ezin hobea eskaintzeko. Gainera, frontoia enfrentamendu handienen egoitza izateko prest dago, eta SPA bat ere dauka herriak, lanegun luze baten ostean gorputzak atsedena har dezan, zerbitzu desberdinen artean norberarentzat egokiena aukeratuz. 

Guzti honek eta bere inguruak, trekkin pistak eta ibilaldiak egiteko aproposak diren bide berdeak dituelarik, kirolari bizienentzako leku oso egokia bilakatzen dute Lekunberri.

Polideportivo Plazaola.

Kirol-instalazioak

plazaolakirolgunea@gmail.com
948 50 73 77
Burundegia 9,
31870 Lekunberri.

Kirol Mankomunitatea

kirolmankomunitatea@gmail.com
948 60 45 45
Burundegia 9,
31870 Lekunberri.

Kirol Elkarteak

Larraun Pilota Elkartea
Beti Kozkor Kirol Elkartea
Plazaola Judo Elkartea
Ttutture Kirol Elkartea
Iribas Endurance Team Caballos
Plazaola-Blai Igeriketa
Mailope Txirrindulari taldea