Kultura

KULTURA TEKNIKARITZA

Lekunberriko Udalaren Kultura-alorrak badu teknikaritza zerbitzua, 2023ko maiatzean abian jarri zena. Hemendik inguruko kultur ekintzak antolatu eta sustatzen dira (festak, azokak, programak, emanaldiak…), bai Udalak antolatutarikoak zein bertako elkarte eta mugimenduek antolatu dituzten eta horietan laguntzaile den ekitaldien koordinazioa ere. Bestetik, bailarako beste instituzio eta zerbitzuekin ere elkarlanean aritzen da (Udalak, Euskara Zerbitzua, etab.), eta baita partaidetza sustatzen da ere, herriari eta herriarengatik zerbait gehitu nahi duen horrek beti izango duelako atea zabalik. Egoitza nagusia Lekunberriko Udaletxean dago, lehenengo solairuan. Harremanetan jartzeko:

• 621 15 04 55 – 948 50 42 11

• kultura@lekunberri.eus

• Alde Zaharra 41 (Udaletxea

MITXAUSENEA Kultur Etxea

XVI-XVII mendeetako baserria, Lekunberriko Alde Zaharrean dauden gehiengoa bezala. Larraungo Udalak hondamen egoeran zegoela eraikina erosi eta birgaitu egin zuen, duela 25 urte baino gehiago. Gaur egun, ezinezkoa da Lekunberri ulertzea Mitxausenea kontuan hartu gabe, izan ere, irakurketarako, ikasketarako eta musikarako egoitza bilakatu da, Aralar Musika Eskola bere lehen pisuan eta itxarongela bigarrenean daudelarik. Honetaz gain, Lekunberriko Udaletik sustatzen diren beste hainbat kultur ekintza ere bertan gauzatzen dira.

Liburutegia

Irakurketa oso garrantzitsua da norberaren garapen pertsonal eta sozialerako, eta horregatik Lekunberriko Udalak liburutegi ireki eta erakargarri baten alde egin du apustu. Txoko eder hau kultur etxearen lehenengo solairuan dago kokaturik, gaiaren arabera sailkatuta dauden aleekin eta kultura eta euskara eguneroko bizitzaren parte izateko helburuarekin.

mitxausenea.kultura@gmail.com
948 60 45 82
Alde Zaharra 3,
31870 Lekunberri.