Festak eta ekitaldiak

Erregen Desfilea

Hiru Erregeak Lekunberrira iritsi dira! Beren janzkera errealak jantzita, herriko gazteenak goxokiz hornitzera etorri dira. Momentu hau da gazte ameslari horiek hainbeste denboraz itxaroten egon direna. Magiaz betetako gau berezi honetan, herriari alaitasuna eta poza ekartzen dioten hiru pertsonaia hauek bisitatzeko momentu aproposena da.
Urtarrila

Arruitzeko Txikito - memoriala

Lekunberriko Legoan, korrikalariek aintzina egiten zuten modura mugarri batetik bestera korrika joan behar da, eta gero itzuli. Lekunberritik gora Azpirozeko porturaino, Ciakoen etxean buelta emanez eta geroago buelta Lekunberrira hasiz. 6 kilometroko ibilbidea da, eta garrantzitsuena ez da lehen postuan ailegatzea, baizik eta oso erroturik dagoen tradizio batera jarraikortasuna ematea. Urtero ospatzen da martxoaren erdialdean.
MARTXOA

Natur Bideen eguna

Gure burdinbide berdeak promozionatzeko eta ezagutarazteko helburuarekin ospatzen dugu egun hau, zeinetan ekimen eta aktibitate desberdinak antolatzen ditugun. Gazteenetatik helduenetara, mundu guztiak disfrutatu ahal izango du abenturaz betetako egun hau.
MAIATZA

Antzinako Azoka

Lekunberri iraganera bueltatzen da. Guztiok gure jantzi historikoak jantzi eta antzinako azoka ospatzera ateratzen gara.  Erdi Aroko dantza eta ospakizunekin, Lekunberri bere eskualdearentzat askoz apalagoa izan zen garai batera bueltatzen da.  Abuztuko lehen igandean, zure zain egongo gara!
abuztua

Herriko Jaiak

Pilarrekoak dira gure zaindarien egunak, eta normalean txapelketa gastronomikoak, umeentzako jolasak, dantza tradizionalak eta kirol ekimen amateur eta profesionalak bezalako ekitaldiak ospatzen dira, bost egunetan zehar.  Urtero, asko saiatzen gara ekitaldi berritzaileak ekartzen, beti ere gure jai tradizioaren parte diren horiek mantenduz.
urria

Olentzero

Tradizioa da gzbonak Olentzerorekin hastea. Pertsonaia mitologiko hau ikazkina da, eta urtero harritzen gaitu alaitasuna gure bihotzetara ekarriz. Festa hau gure eskualdean ospatzen da, zeren esta uste da gure laguna bertatik datorrela. Lekunberrik txistuekin, abestiekin eta eskualdeko txistorra goxoarekin egiten dio harrera Olentzerori. 
abendua

Ihauteriak

Euskal Herriko lehen ihauteriak eskualde honetan ospatzen dira, eta supean amaitzen duten pertsonaia maltzurrez beterik dauden jai hau berreskuratzeko bidean dago. Ihauteriaren ospaketa ihauteri ofizialaren aurreko larunbatean egiten da, eta musika, mozorro eta kalejiraz beteriko eguna da. Mundu guztiak, eta bereziki haurrak, eta gazteak, mozorratu eta herriko kaleak alaitzen dituzte. Festa zanpanzar desfile batekin, musikariekin, oinarri mitologikodun panpinei... amaitzen da. 
OTSAILA

Angel Urrutia saria​k

Angel Urrutia Lekunberriko Donejuanalde etxean jaio zen 1933 urtean, eta bere bizitza osoan zehar bere jaioterria maite izan zuen bihotz-bihotzez. Oso poeta ona izan zen, garrantzi handikoa Nafarroako sorkuntza poetikoarentzat. Sari hau Angel Urrutiaren irudia herrikoen oroimenean mantetnzeko sortu zen, poeta hasiberrien obrak kaleratzeko arrazoia izan zelako. Bere bizitzan zehar, Angel poesia kaleratzeko lehia egin zuen, eta horregatik, Udalak poesia irabazlearen publikazioaren kaleratzearekin saritzen du txapelketaren irabazlea.
MARTXOA

Larraungo Eguna

Larraungo eguna urtean behi ospatzen da ibarreko herri batean, eta normalean ekainaren hirugarren asteburuan ospatzen da. Adin guztietarako aproposa den ospakizun bat da, eta biztanleen partehartzea ezinbestekoa da giro ezinhobe bat egoteko. Bazkaria da unerik inportanteena, parte hartze masiboarengatik eta sortzen den giro bereziarengatik.
ekaina

Nekazal Azoka

Udan, artisauen eskutik lortutako artisau-produktuak etxera eramateko aukera izango duzu. Cada año en Lekunberrin urtero ospatzen dugu gure agromerkatua, eta horrela gure herrira etortzen diren artisauek aukera paregabea dute beren produktu apartak bertan saltzeko. Ziur gaude ez zarela esku-hutsik joango merkatuari aukera bat ematen badiozu. 
abuztua

Ardo Eguna

Nafarroako ardoak, bizi printzak. Ardoa, beti ere moderazioz, onuragarria da gure osasunarentzat.  Lekunberrin, Nafarroako ardoa bere osotasunean dastatu dezazula da gure desira. Goizez, kopa bat lortu ahalko duzu, eta egunean zehar gure bodegako ardoak probatu ahalko dituzu. Ziur gaude ez zarela esku-hutsik joango. Gure ardoaren kalitatea ezin hobea da!
urria

Santa Ageda

Santa Ageda oso egun berezia da, izan ere, herriko jendea bildu egiten da kaleetan zehar kantatzeko eta txistu, trikitixa eta bertsoen melodiekin betetzeko. Lekunberriko kaleak igarotzen dituzten bitartean, gazteak eta umeak etxeetatik pasatzen dira, kopla tradizionalak abesteko. Trukean, dirua edo janaria ematen zaie, tradizioak esaten duen moduan.
OTSAILA

Maiatzan Kultura​

Urteko bosgarren hilabeteak kulturarekin erlazionatutako ekintza mordoa dakar berekin. Maiatzean kolektibo anitzek lan egiten dute Lekunberri herri aktibo bat izan dadin, non kultura den ospatzen diren ekitaldi guztien motore. Honek begi-bistan uzten du herriko eta inguruetako biztanleak ezinbestekoak direla guztia behar den bezala funzionatzeko. Hitzaldiak, kontzertuak, antzerkia, lehiaketak, mendiko ibilaldiak eta bestelako ekitaldiak dira ikus daitezkeen ekintzetako batzuk.
maiatza

San Juan jaiak

Herriko patroia San Juan da, urteko gauenetan misteriotsu eta magikoenetako bat. Gure zibilizazioak hasiera-hasieratik ospatzen du udako solstizioa, eguzkiari egindako erritu ugariekin. Esaten da akelarreak eta erritual magikoak egiteko gaun hoberenetako bat dela ere bai. Hala ere, guk suen gainetik jauzi egiten eta eskualdeko produktuak jaten ospatzen dugu, txistorra eta hirugiharra bezala. Ba al zatoz?
ekaina

Sagardo Eguna

Maiatzean sagardo sasoia amaitzen denean, guk dagoeneko hurrengoan daukago burua jarrita. Irailean, gure sagarrak ondu egiten dira eta sagardo produkzioaren prozesua amaitu egiten da, hurrengo urteko urtarrilean berriro ere hasteko. Horregatik, urteko sasoi honetan Lekunberrin, Sagardoaren Eguna ospatu egiten dugu Ezin dugu ahaztu hau dela egun aproposena sagardo goxoenak eta Nafarroako produktu onenak dastatzeko.  Azokarekin batera, KIRIKOKETAren errepresentazioa ospatzen da, non sagardoaren antzinako elaborazioaren errepresentazio bat egiten den. 
iraila

Jardunaldi Mikologikoak

Bere kokaleku geografikoari esker, Nafarroa ospetsua da bere abundantzia micologikoari dagokionez. Lekunberriko frontoian, ia 300 onddo espezie katalogatzen dira urtero, honen ostean publikoari erakusteko. Honekin batera, onddoz eginiko kroketa bikainen degustazioa egiten da, herriko harategi baten eskutik. 
urria