Euskara

Euskara da eskualdeko biztanleen gehiengoaren hizkuntza. Komunikazio tresna nagusia, eta askorentzako, haur eta nagusientzako bereziki, hizkuntza bakarra. Herritarren %70-80 bitartean euskalduna da, eta Lekunberrin zehazki, %60a. 

Lekunberriko udala, eskualdeko beste Udal batzuekin batera, Euskara Mankomunitatearen partaidea da. Mankomunitate horretan euskararekin zerikusia dituzten gaiak aztertzen dira.

Mankomunitatea 12 Udalek osatzen dute: Araitz, Betelu, Larraun, Lekunberri, Leitza, Goizueta, Arano, Areso, Basaburua, Imotz, Ultzama eta OdietaUdal hauek 10.000 biztanle inguru biltzen dituzte.

Mankomunitatea hiru eskualdetan banatuta dago, eta bakoitzean teknikari bat dago lanean:

  • Larraunaldea: Araitz, Betelu, Larraun, Lekunberri
  • Leitzaldea: Arano, Areso, Goizueta, Leitza
  • Ultzamaldea: Basaburua, Imotz, Ultzama, Odieta.

Helburu nagusia euskararen normalizazioa lortzeko urratsak ematea da. Horretarako, jarduera eta kanpaina batzuk amankomunean gauzatzen dira eta beste batzuk eskualde bakoitzeko hizkuntza egoeraren arabera zehazten dira.

Lana bi ataletan bana daiteke: publikoari begira egiten dena (adin eta eremu guztiak hartzen dira aintzat) eta barne lana dei genezakeena (itzulpenak, zuzenketak, Udal langileen euskalduntzea, udaletan euskararen erabilera sustatzeko planak,…)

Larraunaldeko Euskara Zerbitzuak gure eskualdea eta Araitz aldea hartzen ditu. Bere egiteko euskararen erabilera, bai gizartean bai udaletxeetan, sustatzea da. Horretarako euskara batzordea dago. Horretan euskara teknikaria eta eskualdeko udaletako zinegotziak daude. Batzorde horretan gauzatu beharreko egitekoak zehazten dira, eta horiak gauzatzeko ardura euskara teknikariak dauka.

Larraunaldeko Euskara Zerbitzua udal zerbitzua da eta haren eginkizun nagusia hau da: euskara normalizatzeko eta indartzeko lana planifikatzea, antolatzea, koordinatzea eta gauzatzea. Lan hori, euskararen munduan lan egiten duten beste talde edo erakunde batzuekin batera egiten du (euskaltegia, ikastetxeak, euskaltzaleak, kultur taldeak,…).

Euskara zerbitzuan egiten den lana bost atal orokorretan bildu dugu:

1. Nomalizazio plana: eguneroko bizitzako hainbat espazio edo alorretan euskararen erabilera, ezagutza eta motibazioa indartzeko ekimenak, neurriak, kanpainak, egitasmoak… biltzen ditu urtero egiten den normalizazio planak. Euskara zerbitzuak berak sortu, proposatu eta garatzen du: aisialdia, administrazioa,euskalkia, kanpaina bereziak, merkataritza, komunikabideak, argiltalpenak,kultura eta abar.

2. Herritarrentzako zerbitzua: Denda, jatetxe, tailer, bulego edo zerbitzu guztiei itzulpen , zuzenketa eta aholkularitza zerbitzua eskaintzen zaie. 

Beste zerbitzuak:

Euskarari buruzko informazioa, kontsultak, datuak…

Diru-laguntzen kudeaketa: etxeen euskarazko izenak dituzten errotuluak jartzeagatik, euskarazko komunikabideetara.

Material horniketa: euskarazko bideoak, hiztegi berezituak. 

Euskararen inguruko edozein alderditan laguntza.

3. Dinamikak: lagundu, dinamizatu edo bultzatu. Kultur ekintzak, proiektuak, argitalpenak, ikastaroak,…

4. Euskal Herrian egiten diren kanpainak edo ekimenak herrira ekarri, edo bertan laguntza behar dutenenan lagundu: Bai euskarari, korrika, Oinarriak, Berria,…

5. Euskararen egoeraren jarraipena:

  • Paisaia linguistikoa: errepideko errotuluak, kartelak, seinaleak, …
  • Lanpostutarako deialdiak
  • Administrazioaren zerbitzuen jarraipena (eskariak eta salaketak)
  • Erakunde eta enpresen euskararen erabilera.

6. Hona hemen, antolatzen diren jarduera batzuk:

  • Aisialdia: haurrentzako jolas tailerrak euskaraz, haurrentzako udalekuak euskaraz, gazteentzako eta helduentzako ikastaroak… 
  • Euskararen transmisio kanpaina: gurasoekin lantzen da, euskararekiko sentsibilizazioa sustatzeko beraien seme-alabendako material ezberdinak bidaltzen zaizkie: autorako pegatina, lerde zapia, euskal kanten diska…
  • Gazteengan eta helduengan euskararekiko motibazioa sustatzeko ikastaroak: lagunarteko hizkera, abestiak, jolasak, hezkuntza ereduari eta eleaniztasunari buruzko hitzaldiak…
  • Merkataritzan euskararen erabilera sustatzeko kanpaina: errotuluak euskaraz jartzeagatik dirulaguntza, itzulpen eta zuzenketa zerbitzua, material ezberdinen banaketa…
  • Eskualdeko komunikabideetan euskarari buruzko berriak zabaldu.
  • Kultur jarduerak antolatu: hitzaldiak, haur eta helduentzako saioak: pailazoak, antzerkia…
  • Testuen itzulpena eta zuzenketa egiteko zerbitzua: administrazioentzako (Udalak, udal zerbitzuak…) edo erakundeetako edota partikularren agirien itzulpenak eta zuzenketak.

Euskara Zerbitzua

www.iparmak.eus
larbeleareuskaraz@iparmank.eus
948 50 44 00
Aralar 5, 31870 Lekunberri.

Ordutegia

Astelehenetik ostiralera, goizeko 9:30-tatik 13.30-ra arte.
Astearte eta ostegunetan Euskarazko teknikaria Lekunberriko Udalera joaten da ere