Gizarte-Zerbitzuak

Irurtzuneko oinarrizko gizarte zerbitzua

Oinarrizko gizarte-zerbitzuek Irurtzunen dute egoitza, eta hala ere honako Udalak hartzen ditu bere baitan, aurretiko hitzorduarekin: Irurtzun, Lekunberri, Larraun, Uharte Arakil, Etxaleku, Araitz eta Betelu.  Hitzordua: 948 600 694.

Programak

Gizarte eransketa

Gizartean parte hartze erregularra izaterako orduan eta ongizate-estatuarekiko nolabaiteko muga edo oztopoak dituzten pertsonei zuzendua. 

Aldi berean, lanean hasteko zailtasunak dituzten pertsonei orientazioa eta laguntza eskaintzen zaie.

Harrera eta orientazioa

Biztanleria osoari irekia. Informazioa, orientazioa eta gizarte gaiei buruzko jarraipena eskaintzen da, bizitza kalitatea hobetzeko asmoarekin.

Familia, haurtzaroa, eta gaztaroari arreta

Aurreikuspen eta arriskuen murrizte ekimenak, biztanle gazteen osasuna sustatzeaz gain. 

Familiei laguntza eskaintzen zaie, eta era berean, hezkuntzari zuzendutako informazioa eta orientazioa.

Norberaren autonomiaren sustapena eta dependentzia egoeran dauden pertsonei arreta

Programa honek daukan helburua dependentzia egoerak saihestea da, eta autoaskitasun egoeratik ateratzeko arriskuan dauden pertsonen egoera (pertsona helduak, ezinduak, etab.) hobetzea. Laguntza eskaintzen zaie egoera hauen aurrean. 

Tutoretzapeko etxebizitzak

Sei bizileku dituen Lekunberri eta Larrauneko Udalen proiektuak, Lekunberriko Eguneko Zentroko lehen pisuan du egoitza. Eraikin honek bi pisu ditu. Beheko pisuan, Eguneko Zentroa eta maizterrek alokatu ahalko dituzten bestelako dependentziak daude, goiko pisuan sei etxebizitzak dauden bitartean. Haietako lau 40 metro karratu dituzte, eta indibidualak dira; beste biak berriz, bi pertsonentzako egokituak.  

Etxebizitzak baldintzak betetzen dituzten pertsona edo familia unitateei esleitzen zaizkie alokairu moduan, deialdi publiko baten bitartez eta baremo bat aplikatuz. Diru-sarrera eskaseko baldintzak betetzen dituzten pertsona adjudikaziodunek beren alokairuan diru-laguntza jasoko dute Sustapen Departamentutik %75ean, %50ean, %25ean edo ezertan ez, beren FPEZ deklarazioaren arabera.

Etxebizitza guztiek 30m² edo gehiagoko azalera dute eta egongela, sukaldea (batzuetan batera), bat edo bi logela eta komuna daukate. Etxebizitzek ez dute bestelako lokal bateko sarrera bezala funzionatzen, eta gela guztien sarrerak etxebizitza barnean daude soilik.

Eguneko Zentroa

Baliabide sozial eta sanitario bat da, egunez pertsona adinduei arreta integrala eskaintzen diona.

Zertan laguntzen dizu zentroak?

Autonomia eta funtzionalitatea

Dependentzia aurreikusten du: gaitasun kognitiboak, funtzionalak eta sozialak indartzen ditu

Autoestimu eta ongizate emozionala hobetzen ditu

Komunitate eta gizarte parte hartzea eta integrazioa sustatzen ditu

Ikasketa berriak eskaintzen ditu

Informazioa eta orientazioa eskaintzen ditu

Atsedena eta denbora librea eskura jartzen du

Zaintzaileen rolaren inguruko familia eztabaidak aurreikusten ditu

Zaintzailearen gainkarga arriskua murrizten du

Prebentzioa eta birgaitzea

Fisioterapia

  • Funtzio eta gaitasunen mantenu eta indartzea.
  • Operazio-osteko tratamenduak.
  • Fisioterapia neurologikoa (hemiplejiak, parkinsona, dementzia, eta abar).
  • Dependentzia prebenitzeko programa.

Terapia okupazionala

  • Eguneroko bizitzaren ekintzen birgaitzea.
  • Estimulazio kognitiboa/memoria indartzea.
  • Musikoterapia, psikomotrizitatea eta lanterapia.
  • Terapia multisensoriala.
  • Terapias alternatiboak (antzerkia, psikodantza).
  • Dementziaren aurreikuspena.

Garraio egokitua

Zentrora iritsiko zara garraioak larritu gabe.

Elikadura

(gosaria, bazkaria eta askaria)
Dieta egokitua pertsona bakoitzaren beharren arabera.

Higienea

Zure osasunak arguratzen gaitu eta horregatik arreta handia jartzen dugu zure higienean.

Noiz etor daiteke erabiltzailea?

9:00etatik 17:00etara
Zure beharretara moldatzen gara.

Elkar ezagutzen dugu?

Dei gaitzazu astelelhenetik ostiralera
948 980 437 / 616 397 044 (Silvia)