Osasuna

Osasun Zentroa

Lekunberrik Irurtzuneko Osasun Zentroan esletuta dagoen kontsultategi bat du. Egunero, OLT edo erizain bat pasatzen da, eta astero bi egunetan, pediatra bat eta pediatria OLT bat. Lekunberriko pazienteetaz gain, kontsultategi honetan Larraungo ibarreko herrietako pazienteak ere pasatzen dira.

Zerbitzuak

Administrazioa

Lehen mailako arretarako eta arreta espezializaturako zitazioa, osasun txartelaren eskaeraren gestioa, baimen bereziak lortzeko dokumentazioaren gestioa, errezetak eta abar.

Medikua

Mota guztietako kontsultak, tratamenduak, errebisioak, kirurgia txikiak, eta abar.

OLT

Hipercolesterolemia, diabetes, obesitate eta hipertentsio kontrolak; krioterapien, espirometrien, sendaketen, elektroen eta kirurgia txikien errealizazioa…

Pediatra eta pediatria OLT

Umeei dagokienez, Nafarroako Osasun Zerbitzuak programatutako txerto eta errebisioak, kontsultak, kontrolak eta abar.

Analitikak

 Astearteetan eta ostegunetan, 8etatik 9etara, odol ateratzeak egiten dira.

Zentroaren ordutegiak

  • Administrazioa: 8:00etatik 15:00etara.
  • Medikua eta OLT: 8:00etatik 15:00etara
  • Pediatria OLT-a: Astearte eta ostegunetan 9:30etatik 14:30etara Lekunberrin, beste egun guztietan eta ordutegi berdinarekin Irurtzunen.
  • Pediatra: Astearte eta ostegunetan 11:10etatik 15:00etara Lekunberrin. Irurtzunen, beste egun guztietan 8:00etatik 15:00etara, eta astelehen eta ostegunetan 8:00etatik 10:45etara.

Arratsaldeko 15:00etatik aurrera eta goizeko 8:00etara, Irurtzuneko Osasun Zentroko Larrialdi zerbitzua eskuragarri dago, Larrialdi Telefonora deituta: 112

Telefonoak

  • Lekunberriko kontsultategia: 948 504 208
  • Irurtzuneko Osasun Zentroa (Lekunberriko kontsultategia itxita badago edo administratzailea ez egotean): 948 50 70 05
  • Larrialdietara deitzeko 15:00etatik aurrera goizeko 8:00ak arte: 112