Lekunberriko Udalak 2026ko abuztuaren 2an ospatuko den XXX. Antzinako Azokan parte hartu nahi duten herritarrentzat izen-ematea ireki du. Azoka Garbitokiaren (Labaderoaren) plazan egingo da, Udaletxearen atzealdean, eta bertan artisautza, erakustaldiak eta antzinako giroa izango dira protagonista.
Postua jarri nahi dutenek nahitaez bete beharko dute parte-hartzeko formularioa, eta ekainaren 15a baino lehen aurkeztu. Eskaerak Udaletxean entregatu edo posta elektronikoz bidali ahal izango dira helbide honetara: kultura@lekunberri.eus. Epea amaitutakoan ez da eskaera berririk onartuko.
Parte hartzeko, Lekunberriko edo Larraungo bizilaguna izan behar da, edo bailararekin loturaren bat izan. Gainera, azokaren izaera berezia dela eta, postu guztiek garaiko giroa eta dekorazioa izan beharko dituzte, eta salgaiak parte-hartzaileek eurek egindakoak izan beharko dira.
Udalak interesa duten herritar guztiak animatu ditu izena ematera eta Antzinako Azokaren edizio berezi honetan parte hartzera.
