Dena hemen bertan
Dena hemen bertan
Lekunberriko Udalak eta Lekunberri Mugimenduan merkatari eta ostalarien elkarteak kanpaina berri bat jarri dute abian bertako merkataritza indartzeko eta horren inguruan sortzen den komunitateari balioa emateko. “Dena hemen bertan” lelopean, ekimenak herritarrei gogorarazi nahi die hurbileko merkataritza topaketarako, konfiantzarako eta pertsonen arteko harremanetarako gunea ere badela.
Kanpaina bost bideotan oinarritzen da, herriko saltokiak eta udalerriko bizilagunak protagonista direla. Horietako bakoitzean Lekunberriko establezimendu batek eta pertsona batek parte hartzen dute, herriko merkataritzan bizi den hurbiltasuna islatzen duten eguneroko eszenak erakutsiz: erostera sartu eta ezagun batekin topo egitea, elkarrizketa bat partekatzea edo betiko konfiantzarekin artatua sentitzea.
Lekunberriko egunerokotasunaren parte den errealitate horri aurpegia jartzea da asmoa. Bideoetan inguruko pertsonak ikusiko ditugunez, begiratzen dituenarekin berehalako konexioa sortu nahi da, eta tokiko merkataritzaren ezaugarri den komunitate-sentsazio hori indartu.