Urzubi Gasso burdindegiak lan eskaintza argitaratu du, dendan saltzaile lanetan aritzeko pertsona bat kontratatzeko.
Lanposturako euskaraz jakitea eta burdindegiko sektorean ezagutzak izatea baloratuko da. Hautatutako pertsonak dendako eguneroko jardueran lan egingo du.
Lan ordutegia honako hau izango da: asteartetik ostiralera, 08:30etik 14:00etara eta 15:30etik 18:30era, eta larunbatetan, 09:00etatik 13:00etara.
Lan eskaintzan interesa duten pertsonek urzubi@gasso.com helbide elektronikora idatzi dezakete informazio gehiago jasotzeko edo enpresarekin harremanetan jartzeko.
