Uda honetan, taberna zerbitzu berria izango da Plazaola kirolgunean

Lekunberriko Udalak eta Garapen enpresa publikoak hainbat lan egin dituzte udan zehar taberna zerbitzu hobea eskaintzeko Plazaola kirolguneko berdegunean. Bi etxola jarri dira taberna gisa erabiltzeko, eta mahaiak, aulkiak eta toldoak ere bai jendea eserita eta lasai egon dadin. Kiroldegia jendearen elkargune eta aisialdirako gune izatea nahi genuke, eta taberna eta terraza zerbitzua oso aproposak izango dira horretarako. Aurrekontua 6.000 eurokoa izan da, eta udaleko brigadan ari diren langileekin egin da lanaren zati bat.

Taberna kudeatzeko, berriz, Kantinan ari direnen kideek aurkeztu dute proposamena, eta haiei esleitu zaie.

Facebook
Twitter
LinkedIn
WhatsApp
Email