Sukalde eta garbiketa lanetarako pertsona bat behar da Eguneko Zentroan

Lekunberriko Eguneko Zentroan sukalde eta garbiketa lanak egiteko pertsona baten bila dabiltza. Kontratua oporren ordezkapena egiteko izango da, irailaren 7tik 25era, biak barne. Ordutegia 09:00etatik 17:00etara izango da, astelehenetik ostiralera.

Lanposturako sukaldaritzan esperientzia eta euskararen ahozko ezagutza baloratuko dira. Eginkizunen artean daude janaria prestatzea, garbiketa lanak egitea, otorduak zerbitzatzeko erabilitako baxera eta tresnak garbitzea, instalazioaren garbiketa eta lanposturako beharrezko erosketak egitea.

Soldata-maila hitzarmen kolektibo propioan adierazitako kategoriari dagokiona izango da. Interesa duten pertsonek curriculuma abuztuaren 28a baino lehen bidali beharko dute helbide honetara: cdlekunberrilarraun@gmail.com

Facebook
Twitter
LinkedIn
WhatsApp
Email