Kale honetan dauden arazoak aspalditik identifikatu zirelarik, hauei konponbidea bilatzeko proiektu bat egin da. Lekunberriko Udalak memoria tekniko bat eskatu zuen behin betiko soluzioa ebaluatu eta honen kostua zenbatekoa izanen zen ezagutzeko.
Momentu hauetan, Nafarroako Gobernuak zabaldutako Tokiko Azpiegituren Planera bidali da eta ebazteke dago. Horren bidez,% 85era arteko diru-laguntzak eskaintzen dira kaleak eta azpiegiturak hobetzeko obretarako.
Diru laguntza hauek jasotzea oso garrantzitsua da, izan ere, 241.000€ (BEZa barne) baino gehixeagoko proiektua da. Hortaz, ebazpenaren xehetasunak ezagutu eta administrazio- eta kontratazio-izapideak egin bezain laster gauzatzea espero da.