Plazaola Kirolgunerako soroslea kontratatzeko lan-poltsa sortzeko deialdia zabalik

Lekunberriko Garapen Elkartea S.L.-k sorosle bat kontratatzeko lan-poltsa sortzeko deialdia ireki du Plazaola Kirolgunerako. Lanpostua Lekunberrin izango da, eta ordutegia hilean hiru asteburukoa izango da: larunbatetan 09:00-13:30 eta 16:00-20:30, eta igandeetan 10:00-13:30.

Eginkizun nagusiak sorosle lanak egitea eta uraren kontrolak izango dira. Ezinbestekoa izango da euskaraz ulermen eta elkarrizketa maila handia izatea, jende aurrean lan egiteko trebetasunak izatea eta DESA eguneratua edukitzea.

Hautaketa-prozesua curriculumak aurkezteko epea amaitu ondoren ebatziko da, deialdian ezarritako puntuazioaren arabera. Horrela, puntuazio handienetik txikienera ordenatutako pertsonen zerrenda osatuko da.

Interesa duten pertsonek eskatutako titulazioa, kurrikuluma eta DESA/KDEA eguneratua aurkeztu beharko dituzte 2026ko irailaren 6ra arte. Dokumentazioa Plazaola Kirolgunean aurkeztu daiteke, Burundegia 9, 31870 Lekunberri helbidean, edo lgeplazaola@gmail.com helbidera bidalita.

Facebook
Twitter
LinkedIn
WhatsApp
Email