Nafarroako Erresumako azken guduaren 500 urteak direla eta (Amaiur, 1522), Nafarroako Historia Ikastaroa antolatu dugu Aitor Pescador historialari ospetsuarekin.
Lekunberri beti izan zen Erresumako gune estrategikoa, eta, horregatik, hainbat gudu eta borroka egiteko lekua ere izan zen, hainbatetan su emateraino.
Gure iragana eta arbasoak omentzea, historia ezagutuz, gure ezagutza eta kultura zabaltzeko modu bat izateaz gain, gure lurrari are lotuago sentitzeko modu bat ere bada.
Ikastaroa irailetik aurrera egingo da eta doakoa izango da Lekunberriko bizilagunentzat. Aurrerago, izena emateko epea zabalduko dugu interesdun guztientzat.