Munduko Turismo Erakundeak Lekunberri saritu du Best Tourism Villages sarietan.

Munduko Turismo Erakundeak Lekunberri saritu du Best Tourism Villages sarietan.

  • Lekunberri 75 herrialdetako 170 hautagaitzetako bat izan da.
  • Lekunberriko turismoak kultura eta tradizioak zaintzen dituela, aniztasuna ospatzen duela, aukerak sortzen dituela eta biodibertsitatea babesten duela aitortzen du sari honek, maila globalean.
  • Sariak munduko mapan jarriko du Lekunberri bai herri gisa, bai Mendialdeko Eskualdean, bai Nafarroan.

Lekunberri, 2021eko Abenduaren 2a · Lekunberrik landa-herri turistiko onenaren saria jaso du gaur Munduko Turismo Erakundearen eskutik, abenduak 2an Madrilen egindako Munduko Turismo Erakundearen Batzar Nagusian. Lekunberri munduko 75 herrialdetako 170 hautagaitzen artean aukeratu dute. Guztira 41 herri saritu dituzte, estatuko 2; Morella, Valentziako Erkidegoa eta Lekunberri. Hirugarren postua Cantaviejarentzat izan da, Aragon, aurreko pasabidean geratu dena (upgrade level).

Best Tourism Villages UNWTO (Turismoaren Mundu Erakundea) erakundearen ekimen globala da, landa-turismoko helmugen adibide bikainak diren eta aktibo kultural eta natural aitortuak dituzten herriak identifikatzeko, landako eta komunitateko balioak, produktuak eta bizimoduak babestu eta sustatzen dituztenak, berrikuntzaren eta jasangarritasunaren alderdi guztietan (ekonomikoa, soziala eta ingurumenekoa) konpromiso nabarmena defendatzen dutenak.

Gorka Azpiroz Lekunberriko alkateak gogorarazi duenez, “Ohore handia da Lekunberri interes handiko herri turistiko gisa nazioartean jartzea. Lekunberrik beti esku-zabalez hartu du herrira hurbildu dena eta horrela jarraituko dugu “.

Sari honek Lekunberri munduko mapan jarriko du, nazioarte mailan, baina baita Estatu eta Foru mailan ere, gure posizioa indartuz, bai herri bezala, bai Mendialdeko Eskualdea bezala, baita Nafarroa bezala ere.

Facebook
Twitter
LinkedIn
WhatsApp
Email