Aurreko astean lehen bilera sektoriala egin genuen plaza inguruko mugikortasun prozesuaren barnean: ostatuak, landa etxeak, merkataritzako establezimenduak, zerbitzuak eta Plazako bizilagunak elkartu genituen. Asteazkenean honetan, berriz, Elikadura arloko merkatari eta Alde Zaharreko bizilagunekin jarraituko dugu.
Herritarren eta eragileen iritzia jasoz, hobetu egin nahi dugu plaza inguruko mugikortasuna, eta gai honen inguruan sortu ziren desadostasunak konpondu.