Mendialdeko Produktu eta Kanal Laburren Hamabostaldia egingo da urriaren 19tik 31ra

Urriaren 19tik 31ra bitartean Mendialdeko Produktu eta Kanal Laburren Hamabostaldia egingo da, bertako elikagaiak, ekoizleak eta kontsumo hurbileko ereduak ezagutarazteko helburuarekin.

Hamabostaldiaren barruan hiru hitzordu antolatu dira. Lehenengoa urriaren 19an izango da, 17:00etatik 19:00etara, Larraun-Lekunberriko Eguneko Zentroan. Bertan, jangela kolektiboetan bertako produktuak erabiltzeko formakuntza eskainiko da, Elikaenea-ren eskutik.

Bigarren saioa urriaren 26an egingo da, 16:00etatik 19:00etara, Uitziko Merkualde Elkartean. Kasu honetan, ostalaritzan bertako produktuak erabiltzeko formakuntza izango da, Paz Noguera Asiáinen eta ShowCooking Ekoalderen eskutik, bertako produktuen degustazioarekin.

Azken hitzordua urriaren 29an izango da, 18:30ean, Lekunberriko Plazaola eraikinean. Bertan, Mendialdeko elikagaiak eta kanal laburrak ardatz dituen bideoa aurkeztuko da, baita katalogoaren eguneraketa ere. Ekitaldian ekoizleek parte hartuko dute, eta bertako produktuen dastaketa egingo da.

Informazio gehiago jasotzeko, mimukai.eus webgunea kontsulta daiteke, edo mendialdea-elikadura@cederna.es helbidera idatzi.

Facebook
Twitter
LinkedIn
WhatsApp
Email