Plan hau Arano, Areso, Araitz, Atetz, Basaburua, Betelu, Goizueta, Imotz, Larraun, Lekunberri eta Leitzako Udalek, Plazaola Partzuergo Turistikoa eta Cederna Garalurrek bultzatzen ari gara.
Gaur egun, 5 sektore ekonomikotarako ekintza plana garatzen ari gara: Elikadura osasungarria, energia berdearen industria, industria orokorrean, turismo jasangarria, eta ostalaritza eta merkataritza.
Gure nahia, guztion artean Mendialdearentzat nahi dugun etorkizun ekonomikoa sortzea da. Lortu nahi duguna zera da: Gure eskualdean bizi eta bizi-proiektu bat garatu nahi duen pertsona ororentzat, horixe bera egingarri izatea.
Horregatik, proiektu honetan zuen ikuspegia eta ekarpenak eman nahi duzuen pertsona orori eskualde osorako izango den FORO IREKIRA dei egiten dizuegu.
EGUNA: URRIAK 25
ORDUA: 17:00-19:00
TOKIA: LEITZAKO HERRI ARETOA
Izena emateko:
https://forms.gle/653feLbD9hiXuWCZ9
edo whatsApp bidez: 606 40 86 14
Informazio gehiago eta parte hartzeko postontzia hemen aurkituko duzu:
http://www.cederna.eu/mendialdea-plana/
Harremanetarako posta elektronikoa ere prestatu da:
Lagundu mezua zabaltzen ere.
Eskerrik asko zure parte hartzeagatik!