Ariketa 286.892,27€ko irabaziarekin itxi da, 2019an baino %166 (178.993,40€) gehiagorekin.
Udalaren ekonomia modu positiboan ari da aurrera egiten. Altxortegiak (295.855€ gehiago, osotara 554.167€) eta aurrezkiek (175.165€ gehiago, osotara 652.540€) gora egin dute, eta zorra etengabe ari da jaisten.
COVID-19aren pandemia dela eta ez da urte erraza izan. Testuinguru horretan, Udalak inbertsio osoa handitu du, zerbitzuak eta gastu publikoa hobetuz. Egindako gestioei esker, 427.00€ lortu dira diru-laguntzetan, hau da, inbertsioen %92. Zor diren funtsen berreskurapena azpimarratu behar da, aurrekontuz kanpoko 200.000€tik gorako balioespena baitu.
Onura hori Next Generation laguntzetatik sor daitezkeen inbertsio berrietarako erabiliko da, batez ere energia-eraginkortasunaren alorrean, eta kaleak, mugikortasuna eta zerbitzuak hobetzeko, legegintzaldiaren hasieratik egin den bezala.
Hona hemen 2020ko kontuen itxieraren irakurketa: