Lekunberriko Udalak bi peoi kontratatuko ditu bost hilabeterako

Lekunberriko Udalak bi peoi kontratatzeko lan eskaintza argitaratu du, bost hilabeteko iraupenarekin.

Kontratatutako pertsonek garbiketa, lorezaintza eta etxebizitzen mantentze-lanak egingo dituzte. Horretarako, igeltserotzan, iturgintzan eta elektrizitatean ezagutzak izatea eskatzen da.

Lanpostuetara aurkezteko, B motako gidabaimena eta urtebetetik hiru urtera bitarteko esperientzia izatea derrigorrezkoa izango da.

Lan eskaintzan interesa duten pertsonek azaroaren 17a baino lehen bidali beharko dute curriculuma bulegoak@lekunberri.eus helbidera. Hautaketa-prozesuko probak azaroaren 18an eta 19an egingo dira.

Facebook
Twitter
LinkedIn
WhatsApp
Email