Lekunberriko futbol zelaian hainbat hobekuntza egin dira

Lekunberriko Udalak hainbat hobekuntza egin ditu azken asteetan udalerriko futbol zelaian, instalazioaren egoera hobetzeko eta kluben zein erabiltzaileen eguneroko beharrei erantzuteko.

Egindako lanen artean, LED argiteria berria jarri da. Neurri horri esker, energia-kontsumoa eta Udalaren kostua murriztea aurreikusten da, instalatutako potentzia 35,50 kW-etik 16,20 kW-era jaitsiko baita.

Horrez gain, futbol zelaia inguratzen duten sareak berritu dira, instalazioaren erabilera eta funtzionaltasuna hobetzeko. Era berean, pantaila berria jarri da, Beti Kozkor klubak aurrekontu parte-hartzaileetan aurkeztutako proposamenari erantzunez.

Hiru jarduera horien bidez, Lekunberriko Udalak kirol instalazioak zaintzen eta hobetzen jarraitzen du, herritarren eta kluben beharrei erantzunez eta baliabide publikoak modu arduratsuan erabiliz.

Facebook
Twitter
LinkedIn
WhatsApp
Email