Lekunberriko festetan trafikoa kontrolatzeko bi pertsona kontratatuko dira

Lekunberriko Garapen Elkartea S.L.-k deialdia zabaldu du bi pertsona kontratatzeko, Lekunberriko festetan trafikoa kontrolatzeko lanak egiteko.

Lana urriaren 9an, 10ean eta 11n egingo da, 17:30etik 21:30era, eta ordainsaria 20 eurokoa izango da orduko.

Eginkizunen artean egongo dira Frontoiko aparkalekutik Ainhoa tabernara arteko errepide zatia itxita mantentzea, gidariei ordezko bidea azaltzea eta, larrialdirik izanez gero, udal ordezkariekin koordinatzea.

Hautaketa prozesuan parte hartzeko, ezinbestekoa izango da adin nagusikoa izatea eta euskaraz ulermen eta elkarrizketa maila handia izatea. Euskara maila elkarrizketan baloratuko da.

Curriculumak aurkezteko epea amaitu ondoren, elkarrizketa egingo zaie hautagaiei. Balorazio horren arabera, puntuazio handienetik txikienera ordenatutako zerrenda osatuko da. Eskabideak urriaren 2ra arte aurkeztu ahal izango dira Plazaola Kirolgunean, Burundegia 9 helbidean, edo lgeplazaola@gmail.com helbide elektronikora bidalita.

Facebook
Twitter
LinkedIn
WhatsApp
Email