Lekunberriko festetako otorduetako txartelak salgai

Salgai daude jada urriaren 8tik 12ra ospatuko diren 2026ko Lekunberriko festetako bazkari eta afarirarako txartelak. Sarrerak Mitxausenean erosi ahal izango dira urriaren 2ra arte.

Gazte afaria urriaren 8an izango da, 21:45ean, Herriko Plazan. Tiketaren prezioa 16 eurokoa da, menu haragijalea edo begetarianoa, edariak, kafea, ogia eta edalontzia barne. Zeliakoentzako menua ere egongo da, txartela erostean eskatu beharko dena. Afariaren ondoren, dantzaldia izango da Muxutruk! erromeria taldearekin.

Bestalde, herri bazkaria urriaren 9an izango da, 14:30ean, Herriko Plazan. Menuak entsalada, paella, postrea, edariak, kafea eta ogia biltzen ditu. Prezioa 15 eurokoa izango da helduentzat eta 10 eurokoa 12 urte bitarteko haurrentzat. Txartelak koadrilen edo taldeen arabera erostea eskatzen da, mahaiak errazago antolatzeko. Bazkari herrikoiaren ondoren, bingo eta bazkaloste musikala izango dira.

Udalak dei egiten die herritarrei tiketak epearen barruan erostera eta festetako hitzordu horietan parte hartzera.

Facebook
Twitter
LinkedIn
WhatsApp
Email