Lekunberriko festak iragarriko dituzten kartel irabazleak ezagutzera eman dira

Lekunberriko Udalak jakinarazi ditu aurtengo festetako kartel lehiaketan saritutako lanak.

Haurren kategorian, Lier Goikoetxea Arévalo izan da irabazlea 5 eta 9 urte bitartekoen atalean, eta Alaitz García Sanz 10 eta 15 urte bitartekoen kategorian.

Helduen kategoriari dagokionez, Udalak bertan behera utzi behar izan du kartela aukeratzeko aurreikusita zegoen bozketa, egile eskubideekin izan zitezkeen arazoak ekiditeko. Horren ondorioz, Joseba García Oderitzen lana izango da aurtengo Lekunberriko Festak iragarriko dituen kartela.

Udalak jakinarazi duenez, bihar argitaratuko da festetako egitarau osoa udal webgunean eta sare sozialetan. Horrez gain, programa etxeetara ere laster iritsiko da.

Festak gero eta gertuago daude; beraz, herritarrei blusa prestatzen hasteko gonbita egin die Udalak.

Facebook
Twitter
LinkedIn
WhatsApp
Email