Lekunberriko 2024ko festen balorazioa

2024ko festak ospatu ondoren, Lekunberriko Udalak eta Festa Batzordeak 2025eko festak hobetzeko herritarren iritzia ezagutu nahi dute. Inkesta labur batean parte hartzera gonbidatzen zaitugu, zure iritziak eta iradokizunak partekatzeko.

Nola parte hartu dezakezu?

  • Inkesta formatu fisikoan bete: Inprimakia udaletxea edo Mitxausenean jaso dezakezu. Bete ondoren, bertako kutxan sartuz.
  • Online: Inkesta esteka honen bitartez bete dezakezu. INKESTA

Parte hartzeko epea
Inkesta azaroaren 4ra arte egongo da eskuragarri.

Ez galdu zure ideiak eta iradokizunak partekatzeko aukera! Ekarpen bakoitzarekin, Lekunberriko herriak eta herriarentzat egindako festei laguntzen diegu.

Zure iritzia garrantzitsua da! Zure parte-hartzearekin, festa inklusiboagoak eta gure komunitatearen interesetara egokituak sortzen laguntzen digu.

Facebook
Twitter
LinkedIn
WhatsApp
Email