Lekunberriko Udalak ElkarEKIN – Lekunberri hobetzen prozesuaren barruan herritarrei zuzendutako lan-saio irekia antolatu du, azaroaren 18an, 17:30ean, Lekunberriko Udaletxean. Azken hilabeteetan, herria hobetzeko diagnostikoa lantzen aritu dira, Lekunberriren egungo egoera aztertzeko eta hobetu beharreko alderdiak identifikatzeko.
Saioaren helburua orain arte egindako lana eta lehen diagnostikoaren emaitzak herritarrekin partekatzea da. Aldi berean, parte-hartzaileen iritziak, beharrak eta proposamenak jasotzeko aukera izango da.
Udalak herritarrak parte hartzera gonbidatzen ditu, Lekunberri elkarrekin hobetzen jarraitzeko eta herriaren etorkizunari buruzko hausnarketan ahalik eta ahots gehien biltzeko.
