Lekunberriko Udalak herritarren laguntza eskatu du aurtengo festetako hainbat ekintza antolatu eta aurrera eramateko. Festek duten izaera herrikoia eta parte-hartzailea indartzeko, boluntarioen deialdia zabaldu da.
Besteak beste, herri bazkarian, aizkolarien saioan eta festetako beste hainbat jardueratan laguntzeko pertsonak behar dira. Laguntza hori ezinbestekoa da ekintzak ongi garatzeko eta herritarrek festak ahalik eta modurik onenean gozatu ahal izateko.
Boluntario izan nahi dutenek esteka online honen bidez eman dezakete izena: