Lekunberri Munduko Turismo Erakundeak antolatutako lehenengo online bileran

Martxoaren 30ean, Munduko Turismo Erakundeak antolatuta, Best Tourism Village zigilua eta Upgrade Program-a jaso duten herrien arteko lehen on-line bilera egin zen.

115 pertsona baino gehiago bildu ziren topaketa birtual horretan, eta Lekunberri bertan izan zen Gorka Azpiroz alkatearen bitartez.

Kick Off Meeting honetan, munduko 5 kontinenteetako pertsona guztiek, jendea agurtu eta beren herria aurkeztu ahal izan zuten, baita BTV Programaren etorkizuneko planak ezagutu ere. Datozen datetan albiste gehiago izango ditugu honi buruz.

BTV-Network-Benefits-Villages_compressed-2.pdf

Facebook
Twitter
LinkedIn
WhatsApp
Email