Datorren azaroaren 25ean, asteazkena, Emakumeen Aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna dela eta, manifestazioa egingo da Lekunberri eta Larraun artean, emakumeen aurkako indarkeria salatzeko eta haren aurkako jarrera agertzeko.
Mobilizazioa 19:00etan abiatuko da Lekunberriko Udaletxetik, eta Larraungo Udaletxeraino egingo du ibilbidea.
Azaroaren 25a emakumeen aurkako indarkeria mota guztiak salatzeko eta berdintasunaren aldeko konpromisoa adierazteko eguna da. Manifestazioaren bidez, indarkeria matxistaren aurkako aldarrikapena kalera aterako da, herritarren parte-hartzea eta sentsibilizazioa sustatzeko.
Ekitaldia Larraungo Ibarreko Berdintasun Mahaiak, Lekunberriko eta Larraungo udalek, Irurtzun Eskualdeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak eta Ibarberri Ikas Komunitateak antolatu dute. Antolatzaileek herritarrak azaroaren 25eko manifestazioan parte hartzera animatzen dituzte, emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako aldarrikapenarekin bat egiteko.
