Lekubonoa abenduak 31 arte martxan

  • Zer da?

 25 euroko balioa duen bono bat, Lekunberriko udalak 20 eurotan salgai jarri duena.

  • Zer lortu nahi da?

Bertako ostalaritza eta merkataritza sustatzea.

  • Non eskuratu daiteke?

Mitxausenean.

  • Zeintzuk dira betekizunak?

Martxotik aurrera Lekunberrin erroldatuta egotea eta adinez nagusia izatea.

  • Zenbat Lekubono eskuratu ditzaket?

Pertsona bakoitzak 6 bono hartu ditzake, horiek erabiltzeko tartea luzatu delako.

  • Noiz arte erabili daitezke?

Abenduaren 31 arte.

  • Non erabili daitezke?

Lekubonoen kartela jarrita duten Lekunberriko ostalaritzan, merkataritzan eta bestelako zerbitzuetan.

Facebook
Twitter
LinkedIn
WhatsApp
Email