Kalitatezko Turismo Jasangarri baterako neurriak

Udalak datozen asteetan honako neurri hauek hartzea aurreikusi du turismo iraunkor, ordenatu eta kalitatezkoa ziurtatzeko:

– Autokarabanen ordenantza garatzea eta aparkalekua egokitzea (sagardotegiaren ondoko urbanizazioa).

– Turismo Iraunkorreko Plan bat egiteko partaidetza-prozesua: 2020an eta 2021ean bezala, diru-laguntza bat eskatu da partaidetza-prozesuen ohiko lerroan, kasu honetan Best Tourism Village zigiluarekin lotuta eta turismo jasangarrira bideratuta.

– Apiriletik aurrera udal-langileen kopurua indartzea, kaleen garbiketa hobetzeko.

– Ostalaritzako ikastaroa: gazte eta langabetuentzat, eta sektoreko enplegu-eskaerari modu eraginkorrean erantzuteko prestatuta egon ahal izateko.

– Atzo, hilak 22, bilera telematiko bat egin zen Nafarroako Gobernuko Turismo Departamentuarekin eta Turismo Ministerioarekin, zigilua lortzearekin lotutako ekintza berriei ekiteko. Laster emango dugu horren berri.

Facebook
Twitter
LinkedIn
WhatsApp
Email