Jubilatuen taberna kudeatzeko plegua onartu du Udalak

Urtarrilaren 29ko Batzarrean, osteguna, Jubilatuen etxeko taberna kudeatzeko plegu berria onartu du Udal  Gobernuaren aldeko botoekin eta oposizioko zinegotzien abstentzioarekin. Plegu berria Udal bulegoetan eta webgunean dago ikusgai, eta proiektua aurkeztu nahi dutenek 15 eguneko epea izango dute horretarako.

Udaletik apustu handia egin nahi da Jubilatuen Etxea gune dinamikoa izan dadin, zahartze aktiborako eta belaunaldien arteko harremanetarako espazioa. Taberna zerbitzuaren ordutegia eta funtzionamendua behar bezala zehaztuz,  jantoki komunitario bat sortzea da helburua, bakardade egoeran dauden pertsonei arreta eskaintzeko, elikadura osasungarria lantzeko eta tokiko merkataritza sustatzeko.

Lekunberriko San Juan Gizarte Etxea kudeatzeko kontzesio kontratua arautuko duen baldintza teknikoen agiria

Lekunberriko San Juan Gizarte Etxea kudeatzeko zerbitzua emateko kontratua arautuko duen klausula administratibo partikularren plegua

Eranskina I

Eranskina II

Eranskina III

Facebook
Twitter
LinkedIn
WhatsApp
Email