Lekunberriko Udalak, Larraungo Udalak eta Gizarte Zerbitzuak Jaibus zerbitzua antolatu dute Leitzako Jaietara modu seguruan joateko eta etxera itzultzeko.
Autobusa abuztuaren 14an, ostiralean, aterako da Lekunberritik. Irteerak gaueko 23:30ean eta 01:00etan izango dira, Lekunberriko frontoitik.
Itzulera Leitzatik egingo da, 05:00etan, 06:00etan eta 07:00etan, Leitzako DYA-ko kaletik. Bidaiaren prezioa 1,5 eurokoa izango da bidaia bakoitzeko.
Zerbitzuak erabiltzaileak beren herrietara gerturatuko ditu. Ekimen hau trafiko istripuen prebentzio kanpainaren barruan antolatu da, jaietan joan-etorri seguruak sustatzeko.
