Lekunberriko Udalak, Larraungo Udalak eta Gizarte Zerbitzuak Jaibusa zerbitzua antolatu dute Irurtzungo Jaietara modu seguruan joateko eta etxera itzultzeko.
Autobusa uztailaren 18an, larunbata, aterako da Lekunberritik. Irteerak gaueko 23:30ean eta 00:30ean izango dira, frontoi ondoko markesinatik.
Itzulera Irurtzundik egingo da, 05:00etan, 06:00etan eta 07:00etan, eta autobusa Aliproxen aurrean hartuko da. Zerbitzuak erabiltzaileak beren herrietara eramango ditu.
Ekimen hau trafiko istripuen prebentzio kanpainaren barruan antolatu da, jaietan garraio publikoaren erabilera sustatzeko eta joan-etorriak modu arduratsuan egiteko.
