Ilargi Tabernak, Galburu Okindegiak eta Lanbroa Liburudendak botako dute Festetako txupinazoa

Lekunberriko Festetako txupinazoa Ilargi Taberna, Galburu Okindegia eta Lanbroa Liburudendak botako dute aurten. Hiru establezimenduek jaso dute boto gehien herritarren artean egindako bozketan.

Ostegunean, festen hasierarekin batera, herriak omenaldi txiki bat egingo dio tokiko merkataritzari, urte luzez egindako lanagatik eta Lekunberriko eguneroko bizitzari egindako ekarpenagatik.

Udalak zorionak eman dizkie hautagaitza irabazleei, eta eskerrak helarazi dizkie bozketan parte hartu duten herritar guztiei. Festak hasteko gero eta gutxiago falta da.

Facebook
Twitter
LinkedIn
WhatsApp
Email