Lekunberri Garapen Elkartea S.L.k, Larraungo eta Lekunberriko Udalekin elkarlanean, Gaztetxoko zerbitzuko begiraleak kontratatzeko eta lan-poltsa bat sortzeko deialdia zabaldu du.
Gaztetxokoa 12 eta 16 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago. Aisialdi gune hezitzailea, parte-hartzailea eta euskarazkoa eskaini nahi du, elkarbizitza, berdintasuna, parte-hartzea eta ingurunearekiko errespetua bezalako balioak sustatuz.
Interesdunek deialdiaren dokumentuan kontsultatu ahal izango dituzte baldintza, betekizun eta epe guztiak.