Antzinako Azokaren 30. edizioa ospatuko dugu aurten eta, urteurren berezi honengatik, Lekunberriko historiaren hainbat pasarte gogora ekarriko dituen herri antzerki parte-hartzaile bat prestatzen ari gara, abuztuaren 1ean, 19:00tan Lekunberriko Alde Zaharrean antzezteko.
Herritar guztien parte-hartzea behar dugu, adin guztietako jendea animatzen dugu ekimenean parte hartzera: haur, gazte zein heldu. Ez da aurretiko antzerki esperientziarik edo ezagutza berezirik behar; herriaren historia ezagutu, balioan jarri eta elkarrekin giro onean gozatzeko gogoa besterik ez.
Lorena Arangoa eta Esti Curiel ibiliko dira aktore lanetan, eta istorio edo pasarteak osatzeko, herritar figuranteak behar ditugu: batzuk baserritarrak izango dira, beste batzuk dantza ibiliko direnak, batzuk artisau moduan… gure herriko lanbide eta ondarea balorean jartzeko behar zaitugu.
Festa giroan egotea gustatzen bazaizu eta esperientzia polit bat bizi nahi baduzu, eman izena formulario honetan, ekainaren 5era arte. Anima zaitez, arratsalde ederra pasako dugu denon artean!
Edozein zalantza argitu edota informazio gehiagorako, jar zaitez harremanetan Kultura Sailarekin: kultura@lekunberri.eus – 621 15 04 55