Lekunberriko Udalak ElkarEKIN abian jarri du, udalerriko bizilagunei entzuteko prozesu parte-hartzailea

Bertatik bertara ezagutu nahi dugu nola bizi den Lekunberriko zonalde bakoitza: zerk funtzionatzen duen ondo, zer hobetu daitekeen, zer premia dauden eta zein ideiek lagun diezaguketen udalerri erosoagoa, zainduagoa eta pertsona guztientzako hurbilagoa eraikitzen.

Nola dago zure zonaldea? ¿Zer somatzen duzu faltan? Zer hobetuko zenuke? Zer uste duzu zaindu beharko genukeela?

Parte hartu ElkarEKINen online ere

ElkarEKINen ekintza presentzialez gain, Lekunberriko Udalak online galdetegi bat prestatu du herritar guztiek udalerriaren diagnostikoan parte har dezaten. Galdetegia bi astez egongo da eskuragarri, ekainaren 15era arte, eta Lekunberriko zonaldeei buruzko iritziak, beharrak, proposamenak eta ideiak jasotzeko aukera ematen du.

ElkarEKIN Lekunberrin barna dabil

Prozesuak lehen urratsa eman du kalera irtenda.

Datorren ekainaren 3an, bi taldetan ibiliko gara Lekunberrin, bi ibilbide ezberdin jarraituz, udalerria gertutik behatzeko eta zonalde bakoitzari buruzko ekarpenak jasotzeko. Ibilbidean zehar eguneroko kontuei erreparatuko diegu. Ondoren, bildutako informazio guztia mapaketa bateratu batean partekatuko da, Lekunberriko diagnostikoa eraikitzen lagunduko duena.

Udalerria hobetzeko, lehenik eta behin lasaitasunez begiratu, elkarri entzun eta egunero bizi duguna aitortu behar diogu.

Lekunberrin hobetu daitekeen zerbait ikusi duzu?

ElkarEKINen ere zure inguruan ikusten dituzun gorabeherak jakinarazi ditzakezu: argiak, garbiketa, hondakinak, espaloiak, seinaleak, hiri-altzariak, parkeak, lorategiak edo eguneroko beste kontu batzuk.

Kontaiguzu zer gertatzen den, non dagoen, eta gehitu argazki bat, ahal baduzu. Zure abisuak zonalde bakoitzaren beharrak hobeto ezagutzen eta Lekunberri guztion artean hobetzen lagunduko digu.