Lanpostu horretarako eskatzen diren gutxieneko baldintzak hauexek dira: Igeniaritza arloan edota ekonomian/enpresan formakuntza, dela graduan edo graduondokoan. Euskalduna izatea (C1 egiazatagarria), eta B1 gida-baimena eta kotxea edukitzea.
Horiez gain, positiboki baloratuko dira enpresa industrialekin, administrazio publikoarekin, diru laguntzen kudeaketarekin edota dinamizazio prozesuekinn esperientzia.
Aldi baterako kontratua eskaintzen da, egoeraren arabera kontratu mugagab bilakatu daiteke
CVak, hizkuntza-titulazioen kopia konpultsatuak eta lanbide-bizitzaren ziurtagiria info@cederna.es helbidera bidaliko dira, eta mezuaren izenburua “MENDIALDEAKO INDUSTRIA ETA ENERGIA DINAMIZATZAILEA” izanen da. Epea 2023eko uztailaren 13an, 14:00etan, bukatuko da. Aukeraketa-prozesuari buruzko argibide gehiago jaso dezakezue www.cederna.eu/eus webgunean edo 948 20 66 97 telefono-zenbakian.