2021eko abuztuaren 4a, asteazkena. Lekunberriko Udala Bernardo Ciriza Lurralde Kohesiorako sailburuarekin bildu da, mugikortasunari eta iraunkortasunari buruzko hainbat gai eta proiektu jorratzeko.
Bileran izan dira Gorka Azpiroz Lekunberriko alkatea, Pablo Azcona Geroa Baiko parlamentaria eta Bernardo Ciriza Nafarroako Gobernuko Lurralde Kohesiorako kontseilaria.
Honako gai hauek jorratu dira, besteak beste:
• Lekunberri Bizigarri proiektuaren eta ondorioen aurkezpena; hiri-diagnostiko parte-hartzailea, Lekunberriko espazio publikoei buruzko hausnarketa kolektiboa egitea helburu duena.
• Bestalde, sailburuari eskatu zaio Lekunberrik duen autobus-garraioko zerbitzuan atzerapausorik ez emateko, hori baita aukera ekologikoena errepidez egiten diren distantzia luzeko joan-etorrietarako.
• Azkenik, Cirizari Lekunberri entzutea eta foru-erakundeen laguntzarekin herri hobea eraiki ahal izatea positiboki baloratzea eskatu zaio. …