Datorren irailaren 10ean amaituko da Espainiako Vueltako etapa Lekunberrin eta Udalak baliabide asko jarri behar ditu antolatzaileen zerbitzura.
Hauek dira larunbatean 18: 00etan autorik gabe egongo diren kaleak eta eremuak:
- Alde Zaharra: Artxuetatik elizaraino, udaletxearen atzealderaino, Rural Kutxaren kaleraino.
- Frontoiko aparkalekua.
- Artzanegi kalea, Euskadiko Kutxaren aparkalekuak eta parkea inguratzen dutenak barne.
- Errotaldea, Apalo eta Errekondoa kaleak.
