Azaroak 24 eta 25 Elikagaien Bilketa Handia izango da

Irurtzungo zonaldeko Oinarrizko Zerbitzuak Lekunberri eta Larraungo bolondres taldeak aurrera eramango duen ekintza honen informazio hau elkarbanatu nahi du Lekunberri eta Larraungo biztanleekin.

Datorren ostiralean eta larunbatean, azaroak 24 eta 25, Nafarroako Bankuko ELIKAGAIEN BILKETA HANDIA izango da. Lekunberrin Coviran eta Aliprox dendeetako sarreran, bolondresak egongo dira behar den informazioa ematen eta elikagaiak biltzen. Jakina da, Elikagi Bankuen egoera oso larria dela, gero eta gutxiago biltzen da baina beharrak gero eta gehiago dira, haiengana jotzen duten familien kopurua handiagoa baita. Horregatik oso garrantzitsua da guztion laguntza, norberak ahal duen neurrian.

Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetatik parte hartzera animatzen zaituztegu!

Eskerrikasko!

Facebook
Twitter
LinkedIn
WhatsApp
Email