Larraungo AEK-k euskara ikastaroak antolatu ditu Lekunberrin, euskara eroso ikasi eta bizitzeko aukera eskaintzeko. Ikastaroak maila desberdinetara egokituta daude, hasiera mailatik C2ra arte.
Hasiera mailako ikastaroa astearte eta ostegunetan izango da, 16:00etatik 18:30era. A2 mailan, bi aukera eskainiko dira: astearte eta ostegunetan 09:00etatik 11:30era, edo astelehen eta asteazkenetan 17:30etik 20:00etara.
Horrez gain, B1 mailako ikastaroa astelehen eta asteazkenetan izango da, 17:00etatik 19:30era; B2 mailakoa, astearte eta ostegunetan, 17:30etik 19:30era; C1 mailakoa, asteazkenetan, 16:00etatik 19:00etara; eta C2 mailakoa, ostegunetan, 17:00etatik 20:00etara.
AEK-k aurrez aurreko eskolak, autoikaskuntza, online ikasteko aukera, barnetegiak eta mintzapraktika ere eskaintzen ditu, besteak beste.
Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko, interesdunek 948 60 47 04 edo 607 62 21 02 telefonoetara deitu, edo larraun@aek.eus helbidera idatzi dezakete.
