Aralar Musika Eskolak «Musikari Txikiak» eta «Musika eta Mugimendua» tailerrak antolatu ditu

Aralar Udal Musika Eskolak Musikari Txikiak eta Musika eta Mugimendua tailerrak antolatu ditu, haurrek musikaren bidez ikasi, esperimentatu eta gozatzeko aukera izan dezaten.

Musikari Txikiak tailerra 2024tik 2025eko irailera bitartean jaiotako haurrei eta haien gurasoei zuzenduta dago. Euskaraz izango da, 4 saioko iraupena izango du eta 45 euro balioko du. Musikaren bidez haurren garapena eta gurasoekiko lotura afektiboa lantzea du helburu.

Musika eta Mugimendua tailerra, berriz, 2023an jaiotako haurrei zuzenduta dago. Urtarriletik aurrera egingo diren 45 minutuko 5 saio izango ditu, 50 euroko prezioan.

Bi tailerretan plazak mugatuak dira eta aurreinskripzioa azaroaren 27ra arte egin daiteke, ordainketarik egin gabe.

Izen-ematea:

Informazio gehiago: info@aralar.org | 672 122 472

Facebook
Twitter
LinkedIn
WhatsApp
Email