Lekunberrin Nafar Sagardo Eguna izango da urriaren 4an

Lekunberrik Nafar Sagardo Eguna hartuko du urriaren 4an, larunbata, Herriko Plazan. Jardunaldia 11:00etatik 14:00etara izango da, eta sagardoaren inguruko azoka, dastaketa eta erakusketa izango ditu ardatz.

Goizean zehar, herritarrek Nafarroako sagardoa dastatzeko aukera izango dute. Edalontzia eta 5 txartelek 5 euroko prezioa izango dute. Horrez gain, sagar mota ezberdinen erakusketa eta artisauen postuak ere egongo dira plazan.

Eguerdian, 12:00etan, kirikoketa izango da, sagarraren txikitzea eta zanpatzearen erakustaldiarekin.

Nafar Sagardo Eguna aukera ederra izango da sagardoaren kultura gertutik ezagutzeko, Nafarroako ekoizleen lana balioan jartzeko eta giro herrikoiaz gozatzeko.

Facebook
Twitter
LinkedIn
WhatsApp
Email