Tailaketa ikastaroa izango da larunbatetan

Lekunberrin tailaketa ikastaroa antolatu dute bertako eta Larraungo Udalek 2026ko urritik 2027ko maiatzera bitartean. Saioak larunbatetan izango dira, 09:00etatik 11:00etara, Lekunberriko Udaletxean.

Ikastaroaren prezioa 100 eurokoa izango da, eta plazak mugatuak izango dira. Lehenengo klasea urriaren 17an izango da.

Izena emateko, interesdunek 621 15 04 55 telefono zenbakira deitu edo kultura@lekunberri.eus helbidera idatzi beharko dute.

Facebook
Twitter
LinkedIn
WhatsApp
Email