Lekunberriko Udalak 2026ko festetako txupinazoa nork botako duen proposatzeko epea ireki du. Herritarrek pertsona edo talde bat proposatu ahal izango dute suziriaren jaurtitzaile izateko.
Proposatutako pertsonak edo taldeak Lekunberrirekin harreman zuzena izan beharko du. Proposamenean hautagaiaren izena eta hautaketa arrazoitzen duen azalpen labur bat jaso beharko dira.
Proposamenak anonimoak izango dira eta Udaletxean zein Mitxausenean jarritako postontzietan entregatu beharko dira. Epea irailaren 16tik 21era egongo da zabalik.
Ondoren, jasotako proposamenen artean herri bozketa egingo da, irailaren 24tik 28ra, 2026ko Lekunberriko festei hasiera emango dien txupinazoaren jaurtitzailea aukeratzeko.
