Lekunberrik jendez, bizitzaz eta giro ederrez beteta ospatu du Antzinako Azokaren 30. edizioa. Asteburuan zehar, herritarrek eta bisitariek bat egin dute herriko hitzordu berezienetako batean.
Aurtengo edizioak berriro ere agerian utzi du Antzinako Azokak duen garrantzia Lekunberriko historia, kultura eta ondarea bizirik mantentzeko. Era berean, ekimenak herritarrak, eragileak, artisauak, ekoizleak eta bisitariak elkartzeko duen gaitasuna nabarmendu da.
Igandeak une berezi ugari utzi zituen herriko kaleetan, giro onez eta parte-hartze handiz betetako jardunaldi batean.
Udalak eskerrak eman nahi dizkie Antzinako Azoka posible egin duten guztiei: antolakuntzari, herri antzerkiko parte-hartzaileei, artisau eta ekoizleei, boluntarioei, udal langileei, kultur taldeei, bisitariei eta, modu batera edo bestera, ekimenean parte hartu duten pertsona guztiei.
Eguneko irudi bilduma Juan Antonio Garaikoetxeak jaso du.










